Fatxadak birgaitzea

Fatxadak zaharberritu eta birgaitzen ditugu merkatuko teknika berritzaileenak erabiliz.

Fatxada arruntez gain, fatxada aireztatuen eta Kanpoko Isolamendu Termikoko Sistemadun (SATE) fatxaden instalazioan ere adituak gara. Kalitatezko akaberak eta etenaldirik edo gorabeherarik gabeko obra eskaintzen ditugu.

Gure esperientziari esker, proiektu konplexuak egin ditzakegu erabateko berme guztiekin. Gure helburua da eraikin eraginkorrak eskaintzea, isolamendu termiko maila handienekin.

  • 10urteko bermea
  • giltza eskuan
  • Azkar egiten dugu lan

Kalitate oneneko isolamendu termiko eta akustikoa ematen du sistema honek. Aukera estetiko amaigabeak eskaintzen ditu. Hezetasun eta kondentsazio-arazoei aurre egiteko irtenbide eraginkorrena da.

Kanpoko isolamendu termikoa. Kanpoko Isolamendu Termikoko Sistemadun (SATE) fatxadak kalitate-prezio oneneko irtenbideak dira zure etxeko konfort termikoa hobetzeko. Zubi termikoak desagerrarazten ditu, beroa kanporantz irtetea ekiditeko.

25 urte baino gehiago daramagu fatxada arruntak fabrikatzen. Material-aukera zabala eta berme osoa eskaintzen ditugu. Kalitatea eta iraunkortasuna dira gure premisak.

Isolamendu termikoa

Gure estalkiekin zure etxeko konforta hobetuko duzu. Etxeko energia-kontsumoa nabarmen murriztuko duzu eta aurreztu egingo duzu fakturetan.

Iragazgaiztea

Ur-ihesak eta hezetasuna ekiditeko daude diseinatuta gure fatxadak, era horretan, zure etxebizitzaren eraginkortasun energetikoa hobetzeko.

Akaberak

Merkatuko material onenekin egiten dugu lan, akabera-aukera zabala eskaintzeko. Kolore eta testura-mota guztiak, fatxada aireztatuetako akabera metalikoari eta zeramikoari esker.

Osoko zerbitzua

1

Prozesu osoan parte hartzen dugu. Hasiera-hasieratik aholkularitza ematen dizugu edozein agiri, lizentzia eta diru-laguntza eskatzeko. Lagundu nahi dizugu.

2

Gure departamentu teknikoak aholkularitza-zerbitzua emango dizu, horrela, zure premietara hobekien egokitzen den materiala hauta dezazun.

Baliabide ugari ditugu, bai baliabide materialei bai giza baliabideei dagokienez, obra ahalik eta azkarren egin dadin, betiere kalitate onenarekin.

Finantzaketa

Finantzaketa-erraztasunak eskaintzen ditugu. Ordaindu epe erosoetan interesik gabe.

Diru-laguntzak

Egun Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen diru-laguntzak eskatzen laguntzen dizugu.

Eskatu aurrekontua

Bete formulario hau eta zurekin harremanetan jarriko gara

Material-mota

Hautatu material-mota

Kalifikazio energetikoa

Hautatu forma-mota

* Eremu guztiak derrigorrezkoak dira. "Bidali" sakatzerakoan, onartzen ari zara Lege oharra

Proiektuak

Estalkiaren eta egituraren xehetasuna

Sasiain baserria

Egurrezko egitura eta estalkia erabat birgaitzea

Aurrealdeko fatxada

Egurrezko etxeak

Olaberriako etxebizitza berri hauek egiteko egur trinkoa eta fatxadako egurrezko bilbadura erabili genituen