Iurre auzoa

Tolosa

Materiala: Iragazgaizteko xafla eta XPS xaflak ezarri ziren teila azpian. Goi-mendiko teila zeramiko mistoa. Aluminio lakatuzko erretenak

Zein urtetan egin zen: 2017

Tolosako Iurre auzoan, 50 urtetik gorako eraikin honetako estalkia erabat birgaitu genuen, EAT (Eraikinaren Azterketa Teknikoan) zehaztutako jarraibideen arabera. Era horretan, eraikinaren bizitza erabilgarria eta portaera energetikoa nabarmen areagotu ziren.

Estankotasun eta isolamendu-eskakizunak betetzeko, iragazgaizteko xafla bat eta XPS xaflak jarri genituen teila azpian.

Estalkiko isolamendua areagotu eta landa-estiloko estetika emateko, goi-mendiko teila zeramiko mistoarekin egin genuen estaldura.

Azkenik, estiloari jarraipena eman eta kalitatea mantentzeko, pieza bakarreko aluminio lakatuzko erretenak ezarri genituen.