
EAT (Eraikinen Azterketa Teknikoa)
Ezagutu zure eraikinaren benetako egoera
Eraginkortasun energetikoa bermatzen du
Irisgarritasun-arauak aplikatzen ditu
Eraikinen Azterketa Teknikoa
Ezagutu eraikinaren kontserbazio-egoera, era horretan:
-
- Etxebizitzetan bizi diren pertsonek edota inguruko pertsonek arriskurik edo zauri fisikorik izan ez dezaten.
- Esku-hartze edo zaharberritze-lan garestiagoei aurrea hartzeko.
- Eraikinaren bizitza erabilgarria luzatzea, eraikina zeroan jartzeko prozesua eta eraikinaren kontserbazioa abian jartzean.
- Irisgarritasuna eta eraginkortasun energetikoa hobetzea.
Analisia
Garmendia Tejas enpresan edozein eraikinen azterketa teknikoa egiteko teknikari kualifikatuak ditugu. Honako elementu hauek aztertzen ditugu:
- Egitura
- Fatxada
- Estalkia
- Instalazioak
- Irisgarritasuna
Konponbideak
EAT egitean, arazo posibleak antzematen laguntzen dizugu, irtenbide azkar eta merkeena emateko honako arazo hauei:
- Pitzadurak
- Hezetasun-arazoak
- Harri-jauziak
- Deformazioak
Eraikinaren kalifikazioa
1. maila Berehalako jarduketa | Berehalako arriskurik edo pertsonentzako kalte posiblerik antzematen badugu. | Jarduketa: 24 ordu igaro baino lehen. |
2. maila Oso presazko jarduketa | Epe ertainera arriskuak sor ditzakeen kalte handiak antzematen baditugu. | Jarduketa: 3 hilabetera |
3. maila Presazko jarduketa | Eraikinaren narriadura azkarra sorrarazi dezaketen gabezia larriak antzematen baditugu | Jarduketa: urtebete |
4. maila Epe ertainean egin beharreko jarduketa | Sistema osoari erasaten ez dioten akats puntualak antzematen baditugu, baina akats horiek okerrera egin badezakete. | Jarduketa: urtebete baino gehiago |
5. maila Mantentzea | Arazorik antzeman ez bada, edo arazoak antzeman diren arren, horiek mantentze egoki batekin konpon badaitezke. | Jarduketa: urtebete baino gehiago |
Osoko zerbitzua
1
Prozesu osoan parte hartzen dugu. Hasiera-hasieratik aholkularitza ematen dizugu edozein agiri, lizentzia eta diru-laguntza eskatzeko. Lagundu nahi dizugu.
2
Gure departamentu teknikoak aholkularitza-zerbitzua emango dizu, horrela, zure premietara hobekien egokitzen den materiala hauta dezazun.
Baliabide ugari ditugu, bai baliabide materialei bai giza baliabideei dagokienez, obra ahalik eta azkarren egin dadin, betiere kalitate onenarekin.
Finantzaketa
Finantzaketa-erraztasunak eskaintzen ditugu. Ordaindu epe erosoetan interesik gabe.
Diru-laguntzak
Egun Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen diru-laguntzak eskatzen laguntzen dizugu.

