Estatu iparraldeko mailan estalkiak eraiki eta birgaitzean esperientzia gehien duen enpresa gara.
Estalkiak eta teilatuak zaharberritu eta birgaitzeko prozesu guztietan espezializatuta gaude. Etxebizitza-mota guztietan egiten ditugu konponketak eta berritze-lanak.
Obra azkar eta modu seguruan egiteko beharrezko baliabide guztiak ditugu.Astebetean bakarrik*estalkia erabat amaituta izango duzula bermatzen dizugu.
TERREAL modelo eta kolore-aukera zabalari esker, teila-mota ezberdinak eskaintzen ditugu. Gure bezeroen gustu eta premietara egokitzen gara.
Horrez gain, estalkietan leihoak instalatzeko zerbitzua ere eskaintzen dugu, FAKRO eta VELUX etxearen fidagarritasunarekin.
Gure estalkiekin zure etxeko konforta hobetuko duzu. Etxeko energia-kontsumoa nabarmen murriztuko duzu eta aurreztu egingo duzu fakturetan.
Iragazgaiztea
Gramaje handiko iragazgaizteko xaflak eta merkatuko kalitate oneneko oihala erabiltzen ditugu gure eraikuntza-sisteman, era horretan, ur-iragazketarik eta hezetasunik sortuko ez dela bermatzeko.
Teilak
Terral etxearen instalatzaile ziurtatuak gara. Kalitate eta iraunkortasun handiko teila-aukera zabala daukagu.
Ingurumenaz arduratuta
Eraikuntza jasangarria sustatzen dugu eta gure produktuak modu ekologikoan kudeatzen ditugu. Abangoardian egoteko eta, hartara, ingurunea errespetatzen duen materiala eskaintzeko lan egiten dugu. Eguzki-teilen inplementazioa ikertzen ari gara, eguzki-energia ekologikoa sortzen duen sistema.
Osoko zerbitzua
1
Prozesu osoan parte hartzen dugu. Hasiera-hasieratik aholkularitza ematen dizugu edozein agiri, lizentzia eta diru-laguntza eskatzeko. Lagundu nahi dizugu.
2
Gure departamentu teknikoakaholkularitza-zerbitzua emango dizu, horrela, zure premietara hobekien egokitzen den materiala hauta dezazun.
Baliabide ugari ditugu, bai baliabide materialei bai giza baliabideei dagokienez, obra ahalik eta azkarren egin dadin, betiere kalitate onenarekin.
Leihoak
Velux etxearen instalatzaile ziurtatuak gara. Estalki eta teilatuetarako leihoen erreferentzia enpresa da Velux. PVCz egindako leiho bakarrak erresistentzia handiagoa du, era berean mantentze-lan askoz ere gutxiago behar dituelarik.
Finantzaketa
Finantzaketa-erraztasunak eskaintzen ditugu. Ordaindu epe erosoetan interesik gabe.
Diru-laguntzak
Egun Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen diru-laguntzak eskatzen laguntzen dizugu.
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.